Jesusek bere lehen ikasleak topatu eta hiru egunetara, ezteiak izan ziren
Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen ikasleak ere
gonbidatu zituzten ezteietara. Garai hartan ezteietako jaiek astebete inguru
irauten zuten eta gonbidatu asko izaten ziren. Ezteiaren erdian zirela, Maria
ardoa bukatu zela oharturik, Jesusengana hurbildu eta esan zion:
“Ezkonberriak ardorik gabe geratu dira”. Jesusek erantzun zion:
“Ez zaitez kezkatu, ez da ezer”. Baina Mariak, kezkaturik, esan
zion: “Zelan esango diegu ez dagoela ardorik eta jaiak bukatu behar
duela?”. Mariak zerbitzariengana jo eta esan zien: “Egizue
Jesusek esango dizuena”.
Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi
zituztenak. Jesusek esan zien zerbaitzariei: “Bete itzatzue ontziak
urez”. Haiek goraino bete zituzten. Orduan esan zien: “Atera
pixka bat eta eraman mahaizainari”. Hala egin zuten haiek eta
mahaizainak dastatu zuen. Ardo berria dastatu zuenean, senarrari dei egin eta
esan zion: “Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jedea
aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik
onena”.
Hona hemen, gelan prestatu genuen jolas txiki bat!