jueves, 13 de junio de 2013

PARABOLEKIN IKASTEN

Bosgarren mailakoak Jesusek kontatutako parabolak landu genituen.


ZER DA PAZKO-UNTXIA? ETA, PAZKO-ARRAUTZA?

 
Orain dela egun batzuk, lehendabiziko mailako ume batzuk hauxe galdetu zidaten: "Zer da pazko-untxia? Eta, pazko-arrautza?" Lagunei azaldu behar omen zieten. Baina, nola? Ipuintxo bat egitea pentsatu genuen.  


Pazko untxiaren kondaira ipuina3

lunes, 29 de abril de 2013

EZTEIAK KANAN

Jesusek bere lehen ikasleak topatu eta hiru egunetara, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama. Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. Garai hartan ezteietako jaiek astebete inguru irauten zuten eta gonbidatu asko izaten ziren. Ezteiaren erdian zirela, Maria ardoa bukatu zela oharturik, Jesusengana hurbildu eta esan zion: “Ezkonberriak ardorik gabe geratu dira”. Jesusek erantzun zion: “Ez zaitez kezkatu, ez da ezer”. Baina Mariak, kezkaturik, esan zion: “Zelan esango diegu ez dagoela ardorik eta jaiak bukatu behar duela?”. Mariak zerbitzariengana jo eta esan zien: “Egizue Jesusek esango dizuena”.
Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak. Jesusek esan zien zerbaitzariei: “Bete itzatzue ontziak urez”. Haiek goraino bete zituzten. Orduan esan zien: “Atera pixka bat eta eraman mahaizainari”. Hala egin zuten haiek eta mahaizainak dastatu zuen. Ardo berria dastatu zuenean, senarrari dei egin eta esan zion: “Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jedea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena”.

Hona hemen, gelan prestatu genuen jolas txiki bat!







JESUS ETA BERE LAGUNAK


viernes, 8 de marzo de 2013

XABIERKO GAZTELUA

Hurrengo asteburuetan xabierraldiak datoz. Interneten kirikeka ari nintzenean hauxe aurkitu dut. Gazteluko bisita birtuala da! Gustatuko zaitzuelakoan hona hemen helbidea:

http://www.viajesvirtuales.es/exterior_del_castillo_javier_navarra_espana-506-es.html#.T3Q1or9Xsr4





BALOREAK LANTZEKO

"BI ETXEAK" PARABOLA

Egunero erabakiak hartzen ditugu. Erabaki batzuk ahaleginak eskatzen digute. Bertze batzuk ordea, ez digute ahaleginik eskatzen eta errazak dira egiteko. Adibidez, etxe bat egin behar bazenuke, non egingo zenuke etxea? Harearen gainean? Edo, harriaren gainean? Pentsatu harean zuloa berehala egin daitekeela. Harrian berriz, zuloa egitea neketsuagoa da.

Begira zer gertatu zitzaien "Bi etxeak" paraboleko pertsonaiei:

Bazeuden behin 2 gizon:

Batek halaxe erran zuen:
- Nire etxea harriaren gainean egingo dut! Ahalegin gehiago beharko ditut baina horrela seguruagoa izango da.
Bertzeak berriz, hauxe erran zuen:
- Nire etxea harearen gainean egingo dut! Harearen gainean zuloa egitea errazagoa da! Ez dut denbora asko pasatu nahi zuloa egiten!!


Halaxe bada, harearen gainean etxea egin zuenak berehalaxe bukatu zuen. Besteak, zuloa egiten jarraitzen zuen.




Baino, azkenean, bukatu zuen!


Euria hasi zuen bada... Eta... Begira zer gertatu zen:





Erosoagoa da errazena eta lan gutxien kostatzen zaiguna egitea (telebista ikusi, bideo-jokoekin jolastu...); baina, ahaleginak egiten baditugu eta zentzudunak baldin bagara erabakiak hartzen (ikasten, gurasoei eta lagunei laguntzen...) , azkenean, ondorio onak ikusiko ditugu.
 
Eta, orain, non egingo duzu etxea?

"SEME GALDUA" PARABOLA

Ezagutzen duzue "Seme galdua" edo "Aita errukitsuaren" parabola?

Ezagutu nahi baduzu sar zaitez hurrengo web orrialdean eta irakurtzeko aukera izango duzu:

http://recursos.cnice.mec.es/bibliainfantil/1_euskera/itun_berria/inicio/principal.htm

Guri txotxongiloekin jolastea gustatzen zaigu eta txerritxo bat egitea pentsatu genuen. Hona HHko 5 urtetan egin genuen txotxongiloa! Ea gustatzen zaizuen!!





EREILEAREN PARABOLA

miércoles, 27 de febrero de 2013

ARDI GALDUAREN PARABOLA

ARDI GALDUAREN PARABOLA

Hasteko, beti bezala, ipuintxo bat irakurri genuen. Zein? Jesusek kontatutako "Ardi galduaren parabola"! Eta, gero, antzerki txiki bat egitea pentsatu genuen. Horretarako, lehenbiziko, maskara edo kareta bat prestatu genuen!! Begiratu, begiratu!!



Hona hemen Amaiur Ikastolako antzerkia!!

Ardiak lasai-lasai belarra jaten ari ziren.



Halako batean, artzainak ardiak bordan sartu zituen.
 

 
Zenbatzen hasi zen eta... bat falta zitzaion!!



Bordako ateka itxi eta ardi galduaren bila abiatu zen. Eta, hara non, ardia, zuhaitz baten ondoan zegoen!! Artzaina poz-pozik geratu zen. Izan ere, ardi guztiak asko maite zituen!!







ERLIJIOKO KARPETA IBILTARIA 2

Hemen daukagu LHko bigarren mailako "Erlijioko karpeta ibiltaria". Alde batetik, guztion artean egindako Moisesen ipuina dago. Eta, bestalde, puzzle txiki bat eta karten jokua.






martes, 19 de febrero de 2013

OGIA ETA ARRAINA GUZTIONTZAT

Jendetza handia joaten zen Jesusen eta bere ikasleen atzetik. Egun batez, berandutu egin zitzaien eta jendea gosetzen hasi zen... Jesusek guztiei jatera eman zien:
 
Andresek esan zion Jesusi: "Hemen dagoen mutiko batek saski bat du bost ogi eta bi arrain dituela, baina hau ez da nahikoa hainbeste jenderentzat”. Jesusek esan zien: “Esan guztiei esertzeko”. Denak, bost mila inguru, eseri ziren han zegoen belartzan.
Hartu zuen Jesusek ogia eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Gauza bera egin zuen arrainekin. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako ogi eta arrain-hondarrekin hamabi saski bete zituzten.
 
Hona hemen HHn egindako eskulan txiki bat:
 
 
 
(Joan 6, 1-15; Markos 6, 31-34)