Jendetza handia joaten zen Jesusen eta bere ikasleen atzetik. Egun batez, berandutu egin zitzaien eta jendea gosetzen hasi zen... Jesusek guztiei jatera eman zien:
Andresek esan zion Jesusi: "Hemen
dagoen mutiko batek saski bat du bost ogi eta bi arrain dituela, baina hau ez da
nahikoa hainbeste jenderentzat”. Jesusek esan zien: “Esan guztiei
esertzeko”. Denak, bost mila inguru, eseri ziren han zegoen belartzan.
Hartu zuen Jesusek ogia eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak
zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Gauza bera egin
zuen arrainekin. Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako ogi eta
arrain-hondarrekin hamabi saski bete zituzten.
Hona hemen HHn egindako eskulan txiki bat:
(Joan 6, 1-15; Markos 6, 31-34)
No hay comentarios:
Publicar un comentario